"Erabat sinetsita nago gizarte-ekonomiako enpresa gehiagorekin gizarte berdintasunezkoagoa, solidarioagoa eta sozialki arduratsuagoa izango dugula"
Jokin Diaz Arsuaga
Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu saileko Gizarte-Ekonomiaren zuzendaria
Egungo gizartean, eta etorkizunekoan, ekintzailetasunak duen eta izango duen garrantziaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Gizarte-Ekonomiaren Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak elkarlanean sortu dugu, gazteei zuzenduta, gizarte-ekonomia langai duen erronka hau.
Bertan, ekintzailearen begiradatik beharrizanak azaleratuko ditugu, ondoren, gizarte-ekonomiari loturiko egitasmo bati sormenetik erantzuteko bideari ekiteko. Talde-lanean, kooperatiboki jardunez, gauzatuko dugu gure ideia.