Erronka kokatu
01 Erronkaren eskakizunak identifikatu
Erronka eta eginbeharrekoak zein diren jakingo duzue orain.
01
Erronkaren eskakizunak zein diren jakin aurretik, ikusi arretaz ikasle talde batek aurrera eramandako erronkaren xehetasunak azaltzen dituen bideoa.
Ikasleen esperientzia
02
Taldeka, identifika itzazue erronkaren eskakizunak, erronkaren aurkezpen bideoan oinarrituz. Idatzi itzazue erantzunak Taldearen koadernoan.
Aurkezpen bideoa
a
Erantzun galderei arkatzak erdira egitura kooperatiboa erabiliz.
- Zer egitea eskatu zaigu?
- Nork egin digu eskaera?
- Norentzat egin behar dugu?
- Zertarako egin behar dugu?
- Nola egin behar dugu?
- Zein izango da azken ekoizpena edo egitekoa?
b
Galderak gidalerro gisa erabiliz, idatzi eskakizunak.
03
Amaieran, gela osoan eztabaidatu ondoren, taldeko erantzunak zuzendu edo osatuko dituzue.