Erronka kokatu
03 Galdera gidariaren inguruko gogoeta
Gogoeta egingo duzu proposatu zaizuen galdera gidariaren inguruan. Galdera gidaria erronkaren ardatz nagusia da, erronkaren bidez eman nahi baitzaio erantzuna horri. Era berean, galdera gidariak baditu halako galdera-hariak edo azpigalderak.

Galdera gidaria:
EKINTZAILE GOGOETATSU MODUAN, ZER NOLAKO ERAGINA IZAN DEZAKET, AMESTEN DUDAN GIZARTEA EGIA BIHURTZEN LAGUNTZEKO?
Azpigalderak:
- Zer iguripen sortzen dizkit erronkak? Zer emango dudala eta jasoko dudala pentsatzen dut?
- Zergatik planifikatu behar dugu, gehienetan planifikatutakoa betetzen ez bada?
- Zer trebetasun landu beharko nituzke ekintzaile egokia izateko?
- Nire iritziz, zer beharrizan nagusi dituzte gazteek?
- Zer zailtasuni aurre egin beharko diegu beharrizan bati taldean aurre egiteko?
01
Egin ezazu, galdera horri eta azpigaldera horiei buruzko hausnarketa, eta idatzi Gogoeta-kaierean, orain arte jasotakoan oinarrituz. Ezagutzak eskuratu eta Ideiak gauzatu atalak amaitu ostean, berriz helduko diozue hausnarketa horri.