Gizarte-ekonomiari ekin

Erronka kokatu

02 Zer eta zertarako jakin behar dugu?

Erronkari arrakastaz aurre egiteko, taldeka zein helburu landuko dituzuen eta zer jakin beharko duzuen ezagutzeko garaia da.

01

Irakur itzazue erronkaren helburuak, eta azpimarratu ulertzen ez dituzuen atalak. Argitzeko, galdetu beste taldeetako kideei edota irakasleei.

02

Osa ezazue ezagutzen taula.

a

Erronkari aurre egiteko beharko dituzuenak zehaztu: zer jakin eta egiten jakin beharko duzuen eta zer izaten jakin beharko duzuen, orri birakaria egitura kooperatiboa erabiliz. Berrikusi, beharko bazenute, erronkaren eskakizunak agertzen diren bideoa.

Pertsonai bat lupa eusten

Helburuak

H.1: Gizarte-ekonomiari buruzko ezagutzak, trebetasunak eta balioak eskuratu, bizi duen mundua ulertzeko eta bertan eragile aktibo izateko informazioa iturri anitzetatik aukeratuz.

H.2: Gizarte-beharrizanei aurre egiteko eskakizunei erantzuteko ideiak proposatu Gizarte-ekonomiako ezaugarriak aintzat hartuz eta gizartearekiko konpromisoa agertuz, baliabide digitalak proposamena komunikatzeko erabiliz.

H.3: Ekimena planifikatu eta antolatutakoa aurrera eraman, behar den heinean planifikazioa doituz, eta egindakoa ebaluatu.

H.4: Helburu komuneko lanetan lankidetzan aritu, elkarri lagunduz eta laguntza kudeatuz eta norberak erabakiak eta betebeharren ardurak autonomiaz betez.

b

Talde batek egindakoa gelan azaldu eta, denen artean, ikasi beharrekoen-mapa osatuko duzue irakaslearen laguntzarekin. Talde guztientzat erreferentzia eta abiapuntua izango da mapa hori.

C

Amaitzean, egokitu zuen taulan, beharko balitz, helburu bakoitza lortzeko ikasi beharrekoa.

03

Talde batek modu kooperatiboan funtzionatzeko, ezinbestekoa da taldeko kideek helburu komunak izatea. Beraz, erronkari aurre eginez, talde gisa zer helburu lortu nahi duzuen adostu behar duzue arkatzak erdira dinamika erabiliz. Aukera gisa helburu zerrenda bat duzue. Erabakitzean, idatzi adostu duzuen helburu komuna aurreko ariketaren taularen azken lerroan.

Taldeko helburuak aukeran

JARRERA FUNTZIONAMENDUA BIZIKIDETZA
  1. Arreta jartzea, gutxiago distraitzea
  2. Lanean ahalegin handiagoa egitea
  3. Lanerako jarrera baikorra izatea
  4. Taldeko lan-giroa hobetzea
  5. Bakoitzak bere iritzia emateko baldintzak sortzea
  6. Hizkuntzarekin arazoak izan ditzaketen ikaskideei laguntzea
  1. Denbora aprobetxatzea, alferrik ez galtzea
  2. Ahots-tonua zaintzea
  3. Proposatutako prozedurak entzun eta betetzea
  4. Taldean zentratzea, beste taldeei begira egon gabe
  5. Modu koordinatuagoan lan egitea
  6. Talde moduan funtzionatzea
  7. Taldekide guztiek parte hartzea
  1. Elkar errespetatzea
  2. Elkarri entzutea
  3. Taldekideen arteko komunikazioa areagotzea/hobetzea
  4. Taldekideen arteko harremanak sendotzea
  5. Taldekide bakoitzaren erritmoa errespetatzea