Gizarte-ekonomiari ekin

Erronkari ekin

02 Taldekideok, antola gaitezen!

Erronka aurrera eramateko taldeak osatu eta antolatuko dituzue orain. Taldeak ahalik eta askotarikoenak izateko, talde bakoitza izaera desberdineko kideekin osatzen saiatuko zarete.

01

Taldeak osatzeko egin honako ariketa hauek.

a

Bakarka, erantzun iezaiozu galdera-sorta honi zein roletara gerturatzen zaren jakiteko (ekintzailea, soziala ala mentala). 1etik 4rako eskalan erantzun beharko diozu galdera bakoitzari.

b

Batu rol bakoitzari buruzko galderen erantzunak. Zure rola zenbaki handiena duena da.

ROL EKINTZAILEA ROL SOZIALA ROL MENTALA
     
c

Galdetegien emaitzetan oinarrituz, osatu lauko taldeak. Talde bakoitzak hiru rol desberdinekin identifikatzen den kide bat izan behar du, gutxienez.

02

Taldeak osatuta, taldekide batek Taldearen Koadernoa eskura dezake. Kopia eta parteka ezazue zuen artean. Ondoren, Taldearen Koadernoa osatzen hasiko zarete. Koaderno horretan jasoko dituzue taldean egingo dituzuen jarduera guztiak.

03

Dokumentu horren azalean jaso taldearen izaera (izena, logoa…), eta partaideen izenak.

a

Landu ezazue taldearen izaera eta kohesioa, diana eta ituaren dinamika erabiliz.



b

Idatz itzazue taldekideek dituzuen ezaugarri komunak. Horretan oinarrituz, adostu taldearen izena eta logoa, eta idatzi Taldearen koadernoaren azalean.

Taldeak sortzen
04

Taldekideen artean ardurak banatzea da hurrengo urratsa. Bakoitzak argi izan behar du zein diren bere funtzioak.

Irakurri arretaz Taldearen Koadernoan arduren funtzio zehatzak, eta idatzi nork beteko duen ardura bakoitza.

ARDURAK FUNTZIO NAGUSIA
Koordinatzailea ERRAZTASUNAK EMATEA / KOORDINATZEA
Idazkaria SINTETIZATZEA
Koordinatzailearen laguntzailea ZIURTATZEA
Bozeramailea BERRI EMATEA