Erronkari ekin
01 Zer dakigu honetaz?
Ekonomia hitza urrunekoa iruditu arren, ekonomia zure eguneroko bizitzaren parte da, Ekonomiak eragina du zure etxeko kudeaketan, beharrak eta desirak erosteko ahalmenean, aisialdiko aukeran, eta baita etorkizuneko aukeratan ere. Honi loturik dago gizarte-ekonomia; ekonomia eta gizartea uztartzea ditu helburu, ekonomia gizartearen zerbitzura jartzea. Hasi aurretik gogora ezazu, bakarka, gaiari buruz dakizuna.
Ikusi hurrengo bideoa, eta erantzun galderei. Jaso itzazue erantzunak Gogoeta-kaiera izeneko dokumentuan. Hori erabiliko duzue norberaren hausnarketak eta lanketak egiteko.
Eraman kooperatiba
Garraio-zerbitzu integralak zama-bizikletekin.
- Zein dira zerbitzu horren hartzaileak?
- Hartzaileen zer beharrizani erantzuten die kooperatibak?
- Ekimen horrek ba al du antolaketa kooperatiborik?
- Gisa honetako ekimenek zer onura ekar diezaiokete gizarteari?
- Zer ezaugarri izan behar ditu bideokoa bezalako ekintzaile batek antzeko ekimenak sortzeko?
Erronkan gizarte-ekonomian oinarritutako ideia bat kooperatiboki garatu behar duzue taldean. Ekar ezazu gogora aurrez ekimen interesgarriren batean parte hartu ote duzun.
Bakarka, erantzun honako galdera hauei:
- Aritu zara inoiz auzolanean?
- Kanpaina edo ekimenen batean parte hartu duzu?
- Noizbait etorri zaizu norbait laguntza eske?
- Zein ekimen egitea gustatuko litzaizuke?
Talde handian, erantzun honako galdera hauei:
- Zer ezaugarri izan behar ditu ekintzaile batek?
- Zer da ekintzaile izatea, gaitasun bat ala jarrera bat?
- Zer da auzolana? Eta zer onura ekartzen dizkio gizarteari?
- Zein dira kooperatiba baten ezaugarriak ?
- Nola ikusten duzue zuen burua erronka honen aurrean?
Gizarte-ekonomiako oinarrizko kontzeptuei buruzko zure aurrezagutzak azalarazteko, zehaztu ondorengo kontzeptuei buruzko ezagutzak.

- Gizarte-ekonomia
- Auzolana
- Ekintzailetza soziala
- Kooperatiba
- Ekitatea
- Gizartearen onura