Gizarte-ekonomiari ekin

Ezagutzak eskuratu

05 Ekintzaile izan

Proposatutako erronkari aurre egiteko, Gizarte-ekonomiaren ezaugarriak kontuan izanik, ekintzaile izan eta kooperatiboki zuen edo komunitatearen beharrizan bati aurre egin behar diozue, alegia, ekintzaile izan behar duzue. Horretarako, lehenik hainbat ekimen edo egitasmo aztertu, eta horietatik ikastea proposatzen dizuegu.

01

Elkartu bikoteka, eta azter ezazue ekimen bat.

a

Hautatu, zerrendako ekimen bat edo zuen herriko edo eskualdeko ekimen bat.

b

Egin DINA3 edo DINA2 neurriko horma-irudi bat, eta bertan aztertutako ekimenari buruzko informazioa deskribatu. Gidalerro gisa, ideia batzuek dituzue hemen:

  • Ekimenaren izena eta kokapena.
  • Zer zerbitzu edo produktu eskaintzen duten
  • Zein den ekimenaren hartzailea
  • Ekimenak zer gizarte- edo ingurumen-beharrizani erantzuten dien
  • Gizarte-ekonomiarekiko loturak
  • ...
Pertsonaiak elkarlanean
c

Itsatsi horma irudiak gelako paretan.

ZENBAIT EKIMEN

02

Taldeka, ezagutu ekimen ezberdinak horma-irudiak arretaz aztertuz.

a

Hautatu interesgarrienak iruditzen zaizkizuen 3 ekimen.

b

Justifikatu zerk erakarri zaituzten ekimen horiek hautatzeko.

c

Bildu zuen ideiak Taldearen Koadernoan.