Gizarte-ekonomiari ekin

Ezagutzak eskuratu

02 Ekintzailetza

Ekintzaile esaten zaio beharrizan edo arazo bati aurre egiteko, ideia edo aukera bat identifikatu, eta norbere edo talde baten baliabideak mobilizatuz, proposamen jakin batzuk martxan jartzen dituen pertsonari. Ikus dezagun ekintzaile batek zer ezaugarri dituen.

01

Pertsona ekintzaile baten ezaugarriak eta ezaugarri horien definizioak lotu behar dituzue taldeka, domino jokoaren bitartez. Horretarako, honako pauso hauek eman behar dituzue:

  • Inprimatu eta moztu domino-piezen kopia bat taldeko.
  • Pieza bakoitzak bi alde ditu, alde batean pertsona ekintzaileen ezaugarri bat agertzen da eta, beste erdian, ekintzaileen beste ezaugarri bat gauzatzeko jarraibidea.
  • Eman kide bakoitzari bina pieza.
  • Irakurri zuen piezetako informazioa eta ulertzen ez baduzue, galdetu taldean guztia argi izan arte.
  • Lotu domino-piezak, definizioak eta ezaugarriak uztartuz, aurrez aurreko komunikazioaren bitartez.
02

Taldearen Koadernoan, bete ezazue pertsona ekintzaileen ezaugarriak eta jarraibideak uztartzen dituen taula.

a

Erabili domino jokoan osatutako loturak (definizio eta ezaugarriekin osatutakoak), eta sailka itzazue ezaugarri horiek hiru multzotan: batetik, ideiak eta aukerak, bestetik, baliabideak eta, hirugarrenik, ekintza (ikus Entrecomp ereduaren irudia).

Multzoa Ezaugarria Jarraibideak / definizioak
IDEAS AND OPPORTUNITIES: Spotting opportunities Use your imagination and abilities to identify needs and challenges that need to be met
   
RESOURCES    
INTO ACTION    

EntreComp ereduaren ezaugarri nagusiak. Europako Batzordea, EntreComp: The Entrepreneurship Competence Framework, 2016, egokitutako irudia.

EntreComp ereduaren ezaugarri nagusiak. Europako Batzordea, EntreComp: The Entrepreneurship Competence Framework, 2016, egokitutako irudia.
b

Lehen multzoko ezaugarriak urdinez nabarmenduko dituzue, bigarrenak laranjaz eta hirugarrenak berdez.

c

Amaitzeko, ikusi ekintzailetzari buruzko bideoak, eta osatu taula bertako ideiekin.

Ikasenpresa, Ekintzailetza Tknika, 2021

The European Entrepreneurship Competence Framework, EntreComp, 2018

03

Azter ezazue Ausolan kooperatibaren sorrerari buruzko bideoa ea ekintzaileen ezaugarriak betetzen diren ala ez. Taldekide bakoitzak bi ezaugarritan jarriko du arreta, eta ezaugarri horiei buruzko lerroak bete beharko ditu. Ondoren, jasotakoa elkarri adierazi eta, beharko balitz, egokitu erantzunak. Lehena osatua duzue adibide gisa.

Ausolan, emakumeen lehen kooperatiba Eitb 2021