Gizarte-ekonomiari ekin

Ezagutzak eskuratu

01 Gizarte-ekonomiaz

Hitzak ziurren kontzeptu horren esanahiari buruzko aurreikuspenak egitea ekarri dizu jada, baina zer da benetan gizarte-ekonomia? Hori argitzen arituko zara lehenik.

01

Bakarka, egin itzazu eskatutakoak Gogoeta-kaierean, gizarte-ekonomiari buruz eskainitako bideoa eta informazioa erabiliz.

Gizarte-ekonomia, Tknika, 2021

Gizarte-ekonomia Euskadin, Konfekoop, 2012

a

Idatzi gizarte-ekonomiaren definizioa.

b

Osatu gizarte-ekonomiaren ezaugarriei buruzko testua, hitz egokiak hautatuz.

Gizarte-ekonomia edo ekonomia sozialean, ekonomiaren ikuspegia ez da irabazi ekonomikotan oinarritzen, baizik eta gizarteari / burtsari egiten dion irabazien edo ekarpenetan. Gizartearen/Enpresa-jabeen ongizatea bilatzen da, ingurumena, iraunkortasuna, pertsonen eta gizartearen beharrak irabazi ekonomikoen gainetik nagusituz, eta izaera solidarioa/ filosofikoa dute.

Gizarte-ekonomiako erakundeak gehienetan pribatuak/publikoak dira, kudeaketa-autonomia eta independentzia dute botere publikoetatik/pribatuetatik. Bertako jabeak enpresako langileak/ udalak izaten dira gehienetan. Erakunde hauetan erabakiak zuzendaritzak / langileriak hartzen ditu era demokratiko/ autoritario batetan. Bertako kideen artean elkartasun eta erantzukizun-printzipioak aplikatzen eta babesten dira. Bazkide bat boto bat da bertako leloa.

Maiz, erakunde horiek bazkideen irabazi nahiei /beharrei erantzuteko sortuak dira, haiei ondasun edo zerbitzuak eskainiz, baina badira gizarteko/kapitalisten beharrei erantzuteko sortutakoak ere. Soberakin gehienak/batzuk interes orokorraren, kideentzako zerbitzuen eta garapen iraunkorraren aldeko helburuak lortzeko aplikatzen dira.

Europako Parlamentuaren arabera, gizarte-ekonomia eredu sozial europarraren/amerikarraren zutabeetako bat da, eta funtsezko papera betetzen du europako ekonomian, errentagarritasuna eta elkartasuna batuz, kalitatezko enpleguak/ondasunak sortuz, kohesio soziala, ekonomikoa eta lurraldeari dagokiona indartuz, gizarte-kapitala sortuz, eta hiritargo aktiboa, elkartasuna eta balio demokratikoak dituen ekonomia modu bat sustatuz. Horrek gizakia/kapitala lehen planoan ipintzen du, eta garapen iraunkorra eta berrikuntza soziala, ingurumenekoa eta teknologikoa bultzatzen ditu.

Euskadin, gizarte-ekonomiaren pisu handiena kooperatibek/fundazioek dute, eta gizarte-ekonomiaren enpleguaren % 88,1 lortzen dute. Ondoren lan-sozietateak/ sozietate anonimoak daude enpleguen % 12 arekin. Bada hirugarren talde bat, gizarte-ekonomiako beste formak (GEBF) deituriko erakundeak. Horiek, bereziki, Fundazioak eta Onura publikoko elkarteak dira. Talde honetan sartuko genituzke ere enplegu-zentro berezien, laneratzeko enpresen, arrantzaleen kofradien, eraldaketarako nekazaritza-sozietateen eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen (BGAE) kolektiboak. Talde honek 13.000 lanpostutik gora eskaintzen ditu.

Gizarte-ekonomiaren arlo esanguratsuei dagokionez, zerbitzuak eta industriak/lehen sektoreak dute pisurik handiena. Adierazgarria da industriak gizarte-ekonomian duen pisu handia/txikia Euskadiko datu orokorrekin konparatuta.

Datuak, Gizarte-ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019, Eusko Jaurlaritza.

02

Bikoteka, landu ezazue gizarte-ekonomiaren printzipio eta motei buruzko informazioa eta, ondoren, adibide batekin, aztertu horiek nola gauzatzen diren.

a

Osa ezazue gizarte-ekonomiaren dimentsio eta printzipioen eskema, emandako informazioa antolatuz.

info GIZARTE-EKONOMIAREN PRINTZIPIOAK

Euskal gizarte-ekonomiaren printzipio nagusiak: Dimentsioak

Euskal gizarte-ekonomiaren printzipio nagusiak: Dimentsioak

Pertsonen zentraltasuna Erakunde demokratikoak Enpresa-dimentsioa Komunitate konpromisoa

ENCISO,M., BENGOETXEA, A., URIARTE, L. (2021) Relato sobre la economía social en el País Vasco., UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, MIK (euskaratua ) 19. orria

fact_checkGehiago jakiteko: Gizarte-ekonomiaren printzipioak Euskadin

b

Irakurri gizarte-ekonomiaren erakundeei buruzko informazioa.

info GIZARTE-EKONOMIAREN ERAKUNDEAK

Euskadin, gizarte-ekonomiako 2.500 erakunde daude. Horietatik 1.800 kooperatibak dira eta 700 lan-sozietateak, eta 60.000 langiletik gora dituzte. Biztanleria okupatuaren % 6,5. Zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak dira nagusi % 52,3, nahiz eta azpimarratu behar den industrien pisua % 44,2 dela. Gipuzkoan lanpostu guztien % 53,3 osatzen dute (32.303 lanpostu, guztien % 10,4), bereziki Debagoienean (lanpostu guztien % 48,5 ).

Enpleguaren arloz arloko banaketaren konparaketa, EAEko ekonomian eta Gizarte-ekonomian 2018 (% bertikalak, eremu bakoitzeko enplegu osoari dagokionez)

Gizarte-ekonomiaren erakundeak

Ekonomia EAE Gizarte-ekonomia

Oharra: Konparazio datuak Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestatik (BJA) hartutakoak dira. Eustat 2018. urteko okupazioaren batez bestekoa.

Jarduera-sektore guztietan aritzen diren erakundeak dira: gizarte-zerbitzuetan, arlo soziosanitarioan, aseguruetan, banku etiko eta kooperatiboan, nekazaritzan, energia berriztagarrietan, birziklatze-alorrean, etxebizitzan, hezkuntzan, turismoan, kulturan, kiroletan eta abar.

GIZARTE-EKONOMIAREN UNIBERTSOA
GIZARTE-EKONOMIAREN AZPI-SEKTOREAK
Merkatu ekoizleak Sozietate ez finantzarioak
  • Kooperatibak
  • Lan-sozietateak
  • Enplegu-zentru bereziak
  • Gizarteratzeko enpresak
  • Arrantzale kofradiak
  • Nekazaritza elkarteak
  • Fundazioak eta beste elkarteak
Sozietate finantzarioak
  • Kreditu-kooperatibak
  • Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE)
Merkaturik gabeko ekoizleak
  • Etxeen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeak
  • Gizarte-ekintzako elkarteak
  • Gizarte-ekintzako fundazioak

ENCISO, M., BENGOETXEA, A., URIARTE, L. (2O21) Relato sobre la economía social en el País Vasco, UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, MIK (euskaratua) (14-15. orriak)

c

Azter ezazue eskainitakoen artetik, gizarte-ekonomiako adibide bat. Adierazi zer erakunde mota den, zer ekoizten/zerbitzu ematen duen eta gizarte-ekonomiako zein printzipio betetzen dituen.

Erreka Boga Basque Craft Beer Goiener coop57 Mutualia Rural Kutxa Betsaide Irizar