Ezagutzak eskuratu
06 Helburuen lorpenen eta galdera gidariaren inguruko gogoeta
Erronkaren Ezagutzak bildu atalarekin amaitzeko, orain arte izandako bizipen eta pentsamenduen inguruan hausnartuko duzu, eta, halaber, orain arteko ikaskuntza-prozesuaren inguruko esperientziaz gogoeta egin eta ikasitakoa autorregulatuko duzu. Hori guztia Gogoeta-kaierean idatziko duzu.
Gogora ekar itzazu erronkaren helburuak eta taldeko helburuak (Taldearen Koadernoan dituzu beharko bazenitu) eta osa ezazu metakognizioaren eskailera orain artean ikasitakoaren inguruan. Metakognizioaren eskaileraren ezkerreko aldea osatuko duzu; eskuineko aldea berriz, azkeneko ekoizpena burutu eta gero, Ideiak gauzatu atalaren amaieran.
info Metakognizioa
Metakognizioa norberaren ikas-prozesua autoerregulatzeko gaitasuna da. Hau da, egoera bakoitzean erabili beharreko estrategiak planifikatzea, estrategia horiek aplikatzea, akatsak detektatzeko ebaluatzea eta, horren ondorioz, egoera berrietara transferitzea edo erabiltzea.
Zer ikasi dut?
- Zer eduki edo kontzeptu ikasi ditut?
- Zer azpimarratu nahi dut? Zer egin zait esanguratsua, erabilgarria, erakargarria edo harrigarria?
Zer trebetasun hobetu dut?
- Zer trebetasun hobetu dut (sorkuntzan, komunikazioan, argumentatzen, kritikoki pentsatzen, taldean eta kooperazioan lan egiten…)?
- Zertan hobetu behar dut?
Nola ikasi dut?
- Nola ikasi dut (taldekideekin lan eginez, ideiak erlazionatuz, gogoeta eginez...)?
Zertarako balio izan dit?
- Zertarako balio izan dit (ulertzeko, sakontzeko, errepasatzeko, zalantzan jartzeko, memorizatzeko…)?
- Zertan erabil dezaket ikasitakoa (beste zer testuingurutan aplikatu ahalko ditut ikasitako kontzeptuak, lortutako trebetasunak, praktikan jarritako jarrerak…) ?
Gizarte-ekonomia, ekintzaile sozial izatearen eta kooperatibagintzaren inguruan ikasitakoari buruz hausnartzeko, osatu honako esaldi hauek:
- Gizarte-ekonomia aztertzean, deigarriena honako hau izan da : ………………………..
- Pertsona ekintzaileen ezaugarrietatik, nagusiki, honako hauek betetzen ditut:…
- Erronkari aurre egiteko, uste dut honako ezaugarri hauek landu beharko nituzkeela bereziki:...
- Talde-lanerako, honako printzipio kooperatibo hauetan sakondu beharko nukeelakoan nago:...
- Gure edo inguruko gizartearen beharrizanei aurre egitean, nik ere hainbat onura izan ditzaket; besteak beste: ..
Helburuen lorpen-maila eta ikasitakoan oinarrituta osatu aurrez, Erronka kokatu atalean galdera gidaria eta azpigalderei buruz egindako bakarkako hausnarketa.