Gizarte-ekonomiari ekin

Ezagutzak eskuratu

04 Lan-sozietateak

Gizarte-ekonomiako hurrengo erakunde esanguratsuenak lan-sozietateak dira, 1970ko petrolio krisiaren ondoriozko lan gabeziari aurre egiteko Espainian sortu zen erakunde mota da. Hastapenetan, porrota jasandako enpresa kapitalisten lanpostuak mantentzea izan zuen helburu nagusi.

01

Bikoteka labur itzazue Gogoeta-kaierean lan-sozietatearen nondik norakoak emandako informazioan oinarrituz. Behar baduzue, ezaugarrien eranskina irakurri.

info LAN-SOZIETATE BAT ZER DEN

Lan-sozietatea lan izaerako merkataritza sozietatea da. Merkataritza-izaera du, eta sozietate mugatua edo sozietate anonimoa izan daiteke. Lan-sozietatean kapitalaren erdia baino gehiago enpresako lanaldi osoz eta finkoak diren langileena da.

Datuak

2018m 746 lan-sozietate zeuden, 7.219 langile eta Gizarte-ekonomiaren lanpostuen % 12 eskaintzen dute. Industriaren sektorean dute pisu handiena, eta ondoren zerbitzuetan.

LAN-SOZIETATEEN ENPLEGUAREN ARLOZ-ARLOKO EGITURA 2018
zifra absolutua %
Lehen sektorea 14 0,2
Industria 4730 65,5
Eraikuntza 546 7,6
Zerbitzuak 1.929 26,7
GUZTIRA 7.219 100

Datuak, Gizarte-ekonomia estatistika 2018 eta aurrerapena 2019 , Eusko Jaurlaritza

ASLE Sociedad Laboral una forma diferente de hacer empresa

fact_checkGehiago jakiteko: Lan sozietatearen ezaugarriak

02

Lan-sozietateetako hainbat bazkideren adierazpenak dituzue hemen. Irakurri eta hauta ezazue bikoteka erakunde bat, eta euren webgunea arakatuz, zerrendatu gizarte-ekonomiako zein oinarri agertzen diren bertan.

“Zenbait upategitarako lanean aritu ondoren, nire herrira itzultzea eta nire ardoa egitea erabaki nuen. 0.6 hektarea eskasekin hasi nintzen, eta, pixkana-pixkana, mahasti gehiago eskuratu nituen; 15 ditut une honetan”, “Gaur egungo upategiek bi modu dauzkate errentagarri izateko; edo handia izan eta bolumenaren arabera irabazi, edo txikia izan, eta desberdina izaten ahalegindu eta ahalik eta kalitaterik onena eskaini. Ekologikoak izatea erabaki genuen, mahasti zaharrak lantzeko zaldiak erabiltzea traktoreen ordez, eta esportazioaren alde egitea. Komunikabideetan oihartzun handia izan genuen, eta horrek asko lagundu zigun”

David Sanpedro

Bodegas Bhilar
“Lan Sozietateak ingurunearekin daude konprometituta, pertsonekin. Kalitatezko enplegua sortzen eta mantentzen dute, talentua eta kapitala Euskadin atxikitzen laguntzen dute eta berdintasuna sustatzen dute”

Vega León

ASLE
“Sei bazkide ginenez, sei administratzaile solidario izendatu genituen. Erabakiak bi pertsonaren artean hartzen dira, eta horrek nolabaiteko lasaitasuna ematen dizu”

Eva María Saiz

Transformados Dumypark
“Lan Sozietate bat sortzean oso garrantzitsua dela aholkulari on bat edukitzea. Izan ere, bestelako forma juridikoen oso desberdinak dira benetan, eta gauzak gaizki egiteko arriskua dago”

Ricardo Garay

Kalearte turismo y cultura
“Lan Sozietateak edozein sektoretan aurki daitezke. Tradizionalekin hasi eta gu bezalako abangoardista eta berritzaileenetaraino”

Leticia López de Luzuriaga

Ikustec Vision Systems Lab
“Lan Sozietateen eredua hautatu genuen ematen zigun babes juridikoagatik, Eusko Jaurlaritzaren laguntzengatik eta talentua atxiki eta erakartzeko eskaintzen zituen aukerengatik”

Patxi Ruiz de Samaniego

Kroketak·eus
“Gure enpresa Arabako Moredan muntatzea erabaki genuen, lehenik, ni bertakoa naizelako, eta, bereziki, Udalak eman zigun babesagatik, lokal bat eskaini baitziguten”. “Termodinamikan eta energia-efizientzian espezializatuta gaude. Klima-instalazioak, kontrol pertsonalizatuko softwarea, eta upategietarako eta urak arazteko produktu propioak sortzen ditugu”

Antonio Aguirre

Inconef
03

Zeregina amaitzeko, bakarka, osa ezazu taula ezaugarri bakoitza zein egitura juridikori (kooperatiba, lan-sozietatea) dagokion zehaztuz. Bakarra, biak edo bietako inor izan daiteke erantzun egokia.