Ideia gauzatu
07 Autoebaluazioa
Heldu da garaia erronkan zeureganatu dituzun ezagutzen inguruan hausnartzeko eta ikasitakoa autorregulatzeko. Hori guztia Gogoeta-kaierean jasoko duzu.
01
Biribil ezazu, galdera gidariari buruz orain arte idatzitako gogoeta. Hau da, ekintzaile gogoetatsu moduan, nolako eragina izan dezakezun, amesten duzun gizartea egia bihurtzen laguntzeko.
02
Osa ezazu metakognizioaren eskaileraren azken zutabea. Horretarako, hausnartu helburuen zure lorpen-mailaren eta orain artean ikasitakoaren inguruan.
ERRONKAREN ERDIAN | ERRONKAREN AMAIERAN | |
---|---|---|
Zer ikasi dut?
-Zer eduki edo kontzeptu ikasi ditut? -Zer azpimarratu nahi dut? Zer egin zait esanguratsua, erabilgarria, erakargarria edo harrigarria? |
||
Zer trebetasun hobetu dut?
-Zer trebetasun hobetu dut (sorkuntzan, komunikazioan, argumentatzen, kritikoki pentsatzen, taldean eta
kooperazioan lan egiten…)? -Zertan hobetu behar dut? |
||
Nola ikasi dut? -Nola ikasi dut (taldekideekin lan eginez, ideiak erlazionatuz, gogoeta eginez...)? | ||
Zertarako balio izan dit?
-Zertarako balio izan dit (ulertzeko, sakontzeko, errepasatzeko, zalantzan jartzeko, memorizatzeko…)? -Zertan erabil dezaket ikasitakoa (beste zer testuingurutan aplikatu ahalko ditut ikasitako kontzeptuak, lortutako trebetasunak, praktikan jarritako jarrerak…) ? |