Gizarte-ekonomiari ekin

Ideia gauzatu

05 Ekimena gauzatu

Kooperatiba sortu duzue jada, eta orain hautatuko ideia gauzatzeko garaia da. Hautatutakoaren arabera, erosketak antolatu eta egin beharko dituzue, gero zuen ekoizpenak egin eta/edo saltzeko. Salmenta onak izateko produktuen kalitatea, salneurria eta zabalkunde ona egin beharko duzue, behar diren baimen guztiak lortuta. Zerbitzu bat eskaini nahi baduzue (adinekoei konpainia egin …), hori ongi antolatu beharko duzue, nora joan behar duzuen, noiz, behar diren erakundeekin hitz egin…

Ondoren, gaia zeharo bukatzeko, zuen ikasle-kooperatiba ixteko unea izango da.

01

Planifikazioa berrikusi, eta has zaitezte lanean.

02

Ekimena aurrera eramaten duzuen arabera, bete honako zeregin hauek:

a

Gorde ekimenaren ebidentziak (dokumentuak, argazkiak… ).



b

Begiratu kontrol-zerrenda, zereginak ongi gauzatzen ari zaretela ziurtatzeko.

Pertsonaiak lana antolatzen
03

Zuen esperientzia amaituta, kooperatiba itxi. Hurrengoa agian, lan mundura salto egitean sortuko duzu, aurten jasotako esperientzia oinarri izanda.

a

Irakurri kooperatiba ongi desegiteko azalpenak.

b

Gogoratu kooperatiba desegitearen berri ematea Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluari.