Ideia gauzatu
03 Ekimena planifikatu eta antolatu
Hautatutako beharrizanei aurre egiteko, egin beharreko zereginak planifikatu eta antolatu behar dituzue. Planifikazioa egin aurretik, aztertu zer egin behar duzuen eta nola egingo dituzuen lan horiek hurrengo ataletan.
Osa ezazue ekimenaren planifikazioa. Horretarako erreparatu erronkaren eskakizunaren ezaugarriei.
Zerrenda itzazue egin beharrekoak eskainitako urratsen informazioa ikusi eta hurrengo zereginak errepasatuz. Erabili galdera hauek zereginak idazteko laguntza gisa:
- Zer egin nahi dugu zehazki? Zer ekoitziko dugu edo zer zerbitzu emango dugu?
- Nola antolatuko gara kooperatibaka? Zer egin behar dugu egitura hori sortzeko? Nola banatuko ditugu lanak?
- Zer behar izango dugu (baliabide, pertsona..)? Zein izango dira gure epemugak?
- Zer urrats eman behar ditugu?
info URRATSAK
Komenigarria da prozesuko fase eta urrats guztiak kontuan izatea: ideia sortu eta enpresa eratzetik balorazioa egin eta itxi arteko guzti-guztiak. Zer urrats egin behar ditugu? Hemen bideoan ideia batzuk:
Ikasle kooperatiben urratsak
Lanak antolatzeko, aztertu informazioa eta zuen artean ardurak banatu. Ondoren, planifikazio taula bat eta agenda bat osatu beharko duzue.
Planifikazio taulan, zereginak, zeregin horien arduradunak eta zeregin bakoitza egiteko duzuen denbora tartea zehaztuko dituzue.
Bertan, zeregin bakoitza ongi betetzekoak zehaztu, honela kontrol-zerrenda moduan erabili ahal izango duzue ekimenean zehar.
Agendan, hainbat gauza zehaztuko dituzue, adibidez: eginbeharrak, egitekoak gauzatzeko epeak, bileren egunak.
info ARDURA EDO FUNTZIOAK (iradokizuna )
- Koordinatzailea
- Ekonomia arduraduna
- Materiala. Erosi, sortu behar den materialaren arduraduna..
- Ekimenaren informazio artxiboa: argazki, dokumentu, artxibo…
- Kanpo-harremanak: baimenak eskatu, familia/gazteei informazioa zabaldu…
- Ekimenaren hezitzaile/dinamizatzaile zuzenak
- Irakasleak