Ideia gauzatu
06 Ekimena taldean balioetsi eta amaiera eman
Ekimena amaitzean, gauzatutako zerbitzua eta hura egitean ikasitakoa aztertu beharko duzue taldeka.
01
Balioets ezazue gauzatutako ekimena. Erantzun ondorengo galderei orri birakaria egitura kooperatiboa erabiliz eta horiek gidalerro gisa baliatuz, idatz ezazue zuen balorazioa.

- Bete al ditugu lortu nahi genituen helburuak?
- Gauzatutako jarduerek ondo funtzionatu al dute?
- Ondo antolatu al gara gure artean? Bete al ditugu bakoitzak gure ardurak?
- Espero gabekoen aurrekoan nola egokitu dugu egin beharrekoa?
- Aurrekontua bete al dugu?
- Zer-nolako harremana izan dugu gizarte-erakundeekin?
- Zer bizipen izan ditugu taldean ? Zer hobetu zitekeen?
02
Balioets ezazue taldean adostutako helburua zenbateraino bete den eta taldean nola aritu zareten. Ebaluazio-diana erabili dezakezue horretarako. Hemen hori osatzeko kalkulu-orria.