Ideia gauzatu
02 Ekimenaren zirriborroa egokitu
Hausnar ezazue, kooperatibaka, zuen ekimenari buruz eta aurrez sorturiko Canvasean behar diren egokitzapenak egin.
01
Taldeka, ekimenari buruzko hausnarketa egin, aurrez egindako Canvasa, gidalerroak eta hautaketarako irizpideen errubrika erabiliz.

HAUSNARKETA BIDERATZEKO GIDALERROAK
- Zer beharrizani egin nahi diozue aurre?
- Egin nahi duzuenak gizartearen behar bati erantzuten dio? Hala ez bada, berriro pentsatu
- Ba al dago antzeko esperientziarik?
- Zer zerbitzu eskaini dezakezue?
- Aukeratu duzuen ekimena zuen gaitasunen eta aukeren araberakoa da?
- Zer zehaztasun izango ditu?
- Baduzue esperientziarik?
- Egin al duzue aurrez halako zerbait?
- Baiezkoa bada, zer izan dakizueke baliagarria?
- Zer ikas dezakezue?
- Zer ezagutza erabili beharko dituzue?
- Zer onura aterako duzue ekimen hau gauzatzean
02
Hausnarketaren ondorioak kontuan izanik, beharrezkoa bada, egokitu ezazue zuen ideiaren Canvasa.