Ideia gauzatu
04 Ikasle-kooperatiba sortu
Proposamenari aurre egiteko ikasle-kooperatibak sortuko dituzue.
01
Ikusi duzue gizarte-ekonomiako erakunde ohikoa kooperatibak direla, eta aztertu dituzue bere ezaugarri, printzipio eta organoak. Orain, hautatutako ekimen soziala aurrera eramateko, talde bakoitzak bere ikasle-kooperatiba eratuko du.
a
Hasi aurretik, ikusi bideoak eta zerrendatu kooperatiba egitura hautatzearen abantailak.
Ikasle-kooperatibak
Ikasle-kooperatiba sortzearen onurak
b
Kooperatiba eratzeko, egin itzazue honako urrats hauek, Ikasle kooperatibei buruzko aurkezpena oinarri hartuta.
- Adostu ikasle-kooperatibaren izena eta irudi korporatiboa edo logoa.
- Egin kooperatibako bazkideen zerrenda. Bazkide bakoitzak kooperatibako kide izatea onartu behar du, sinaduraren bidez (eskaera-eredua).
- Adostu kooperatibaren estatutuak (ikus estatutuen adibidea).
- Egin kooperatibaren eraketa-batzarra. Eraketa-batzarrari buruz gehiago jakin nahi baduzue hemen duzue informazioa
- Kooperatibaren eraketaren berri eman Ikastolako zuzendariari eta Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluari
Kooperatiba sortzean zalantzak badituzue, hemen dituzue Elkarlanek erantzunda, kooperatiba bat sortzeko ohiko galderak.