Gizarte-ekonomiari ekin

Ideia gauzatu

01 Taldeka berrantola gaitezen

Proposamenari aurre egiteko talde berriak osatu behar dituzue, eta horiekin lanak antolatu.

01

Talde berriak osatu. Horretarako, aurreko erronkan aukeratutakoetatik zenbat ideia gauzatu nahi dituzuen zehaztu behar duzue. Horren arabera, ikasgela talde kopuru horretan banatuko duzue, hau da hiru hautatu badituzue, gela hiru taldetan banatuko duzue. Iradokizun gisa, ekimen bakoitza egin zuen taldekideak bere ideia aurrera eramango duen taldean sartzea komenigarria izan daiteke. Hemendik aurrera egiten dituzuen lanak, Kooperatibaren egunerokoan bilduko dituzue, beraz egin kopia bana taldeka eta partekatu bazkideen artean.