Ideia proposatu
01 Beharrizanak identifikatu
Gure ideia erabakitzen hasteko, ezinbestekoa da, geuk edo inguruko komunitateak zer beharrizan dituen identifikatzea.
01
Talde handian, egin brainstorming edo ideia-jasa beharrizanak zerrendatzeko. Laguntza gisa adibideak begiratu.

ADIBIDEAK
- Herrira iritsi berri diren iheslarien beharrak
- Herrian dauden txoko ilun beldurgarriei irteera bat eman
- Herriko GKE batek dirua behar du euren helburuak betetzeko…
- Adineko jende askok bakardade handia du
- Ikastolako txikiek jostailuak behar dituzte
- Gazteentzako kultur ekintzak (kontzertuak, jaialdiak…) falta dira
- 0km produktuak erosteko erraztasunik ez dago
- Ekologikoki ekoitzitako produktuak eskuratu nahia
- Hainbat ikasle gaztek laguntza behar dute eskola lanetan
- Inguruko guneak zaborrez josita daude
- Herrian bertakoentzako eta bisitarientzako informazio-gune edo panelak behar dira
- Ikasbidaiarako dirua lortzea, gurasoek ordaindu behar ez izateko
- Ikasle etorri berriek laguntza behar dute gizarteratzeko
- Kontsumo jasangarria suspertzeko bigarren eskuko salerosketa indartu beharra
- Inmakulada ikatolako ikaslek identifikatutako beharrizanak
Ikasleek identifikatutako beharrizanak
*Ezagutzen ez baduzue, irakurri ideia-jasa egiteko jarraibideak.
info IDEIA-JASAREN JARRAIBIDEAK
- Koordinatzaileak dinamikaren pausoak azalduko ditu.
- Idazkariak sortzen diren ideia guztiak idatziko ditu.
- Zenbat eta ideia gehiago, orduan eta hobe. Hasierako sormen-fasean, ideien kalitatea baino garrantzitsuagoa da ideia kopurua.
- Izan positiboak. Ziurtatu inork ez dituela proposatutako ideiak kritikatuko. Debekatuta dago "ez" edo "inoiz ez" esatea. Ez da proposatutako ideiei mugak jartzeko unea.
- Izan aktiboak: taldekide guztiek hartu behar dute parte.
- Ez dago mugarik: edozein ideiak balio du, muturrekoa, erradikala, arraroa edo ezinezkoa iruditu arren. Ez dago ideia eroegirik.
- Ibili arin: ez pasatu denbora gehiegi ideia berdinaren inguruan hausnartzen. Aztertu arazoa hainbat ikuspegitatik.
- Nahasi eta konbinatu: erabili aurretik sortutako ideia berriak edo sormen handiagokoak sortzeko.
02
Taldeka, ideia-jasaren zerrendatik hautatu guztien artean zuentzat interesgarriena den talde/komunitateko beharrizana eta horien hartzailea(k), arkatzak erdira egitura erabiliz. Hautaketa horretan laguntzeko erabili hautaketarako irizpideen errubrika.