Gizarte-ekonomiari ekin

Ideia proposatu

03 Ideia onenak hautatu

Taldeka sortu berri dituzuen ideia horietatik abiatuta, talde handian ekimen esanguratsuenak adostu eta zehaztu behar dituzue.

01

Aurkezpena egiteko, talde bakoitzak sortutako Canvas diagrama erabili beharko du euskarri gisa. Entzuleek, bere aldetik, aurkezpenak ebaluatu behar dituzte, honako lau irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Gaiak sortutako interesa (ideia praktikara eramateko polita eta motibagarria den)
  • Proposamenaren eraginkortasuna (identifikatutako beharrizanari erantzuteko egokia den)
  • Proposamenaren bideragarritasuna (gure baliabideak kontuan hartuta egingarria eta errealista den)
  • Proposamena gauzatuz gero komunitateari eta ikasleei zer nolako ekarpena egingo dien (praktika hartzeko orduan komunitateari ongizaterik sortuko dion eta guk asko ikasiko dugun)
02

Aurkezpen bakoitza bukatu ondoren, osa ezazue taula taldeka. Irizpide bakoitza 1-4 eskalan kalifikatu behar duzue arkatzak erdira egitura erabiliz, eta ekimen bakoitzaren puntuak batu.

03

Ondoren, talde handian, talde edo ekimen bakoitzak jasotako puntu guztiak harbelean jarri eta baturak egin. Puntu gehien pilatzen dituzten ekimenak gauzatuko dituzue.