Ideia proposatu
02 Taldeko proposamenak egin
Hautatutako beharrizana kontuan izanik, banakako ideia-proposamenetik, taldeko ideia bat adostu eta garatuko duzue.
Sor ezazue talde bakoitzeko A3ko orri handi batean taula bat, hiru zutabe eta galderak idatziz.
Bakoitzak kolore ezberdin bateko 3 post-it hartu, bakoitzean galdera bati erantzun eta horma-irudian dagokion zutabean itsatsi. Zirriborroa, nahi izanez gero, Gogoeta-kaierean egin dezakezue. Inspirazio gisa, adibide batzuek dituzue.

Adieraz iezaiezue elkarri bakoitzaren proposamena eta horren onurak eta zailtasunak. Ondoren, bi zutabeen dinamika erabiliz, adostu proposamen egokiena. Egindakoa elkarri azaldu, eta hautatu taldeko ideia egokiena eta egingarriena.
Osatu aukeratutako proposamena denen artean, beste proposamenetako atal interesgarriak txertatuz edota beste taldekideen ekarpenak jasoz.
Zehatz ezazue zuen taldeko ideia Canvas diagrama batean. Irudian dituzue atal bakoitzaren jarraibideak. Canvas diagrama zer den edo horri buruz gehiago jakiteko irakurri informazioa.
fact_check Canvasa sortzeko txantiloia
Balioetsi ezazue zuen proposamena erronkaren eskakizunak eta hautaketarako irizpideen errubrika kontuan izanik. Beharrezkoa bada, egokitu egindakoa.